40 EzetzIdi-dema batean, herri osoak egundoko dirutza galduko du idi-pare faboritoaren alde apostu eginda. Zuzendaritza: Asier Altuna Telmo Esnal
Amor de madreIngalaterrako kostaldeko herri txiki batean, hilketa ugari ari dira gertatzen etengabe. Denek uste dute John Merrick izan dela, gazte arraro eta barnerakoia delako, bere ama Bedelia, herriko bridge taldearen lehendakari den emakumearen gonetatik irten gabe bizi baita. Zuzendaritza: Koldo Serra Gorka Vázquez
El TrabajoDiruagatik jendea hiltzen duen pertsona bat larri dabil, laster egin beharko duen “lana” dela-eta. Izan ere, enkargua inoiz eman dioten agindurik zailena izango da Zuzendaritza: Igor Legarreta Emilio Pérez
HaragiaDesagertuez hitz egiten dugunean, heriotza birtual batez, gorputzik gabeko heriotza batez hitz egin ohi dugu. Baina pertsonei betirako agurra egin ahal izateko, pertsona horien hilotza, gorpua ikusi behar dugu. Zuzendaritza: Begoña Vicario
Muerto de amorAdin ertaineko gizonezko alargun bat bere ezkon-bizitzak sortzen dizkion oroimenetan murgildua bizi da. Halako batean, Udalak gutun bat bidali dio, esanaz bere emaztearen gorpuzkinak hilobitik atera eta hilobi komunera pasako dituztela... Zuzendaritza: Ramón Barea
The RavenGauerdi goibel eta ezatsegin batean, Edgar Allan Poe idazlea denbora pasa ezinik dabil, okultismo liburuak irakurriz. Bapatean, bele handi bat sartzen da leihotik... Zuzendaritza: Tinieblas González
RequiemBi pertsona kafetegi batean elkartu dira, emakume bati buruz hitz egiteko. Biek maite izan zuten eta aspaldi desagertu zen. Zuzendaritza: Iñigo Royo Óscar Currás
SarabeMartin espetxetik atera da eta bere herrira itzuli nahi du, bere familiari egin dioten bidegabekeria batengatik mendeku hartzeko. Horretarako, bere herriaren etsai den ganadu-lapur talde batekin elkartuko da. Zuzendaritza: Beatriz De la Vega
Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca
KIMUAKC/ Sancho el Sabio, 17 - trasera20010 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Spain)
: +34 943 115 511 +34 639 775 104fax: +34 943 469 998kimuak@filmotecavasca.com