BelarraEmakume bat dutxatik atera, jantzi eta, bere semea besoetan duela, baserri alboko belardira ateratzen da, saski batetan dauden maindireak eguzkitan lehor daitezen zintzilikatzera. Urrutian, gizon bat dabil segaz belar luzea mozten. Bapatean, saski batetan eserita zegoen haurra altxatu eta belardian barneratzen da... Zuzendaritza: Koldo Almandoz
Dortoka UharteaEspaziotik etorritako izaki bat lur gainera erortzen da bat batean, zehazki dortoka baten itxura duen harri bihurtutako uharte baten inguruetara. Izaki hori Ainhoa da, asma kronikoa duen 9 urteko haurra, uhartean gau batez bizirauteko desafioari aurre egiten diona, uhartea lehen aldiz aurkitu duen estralurtarra dela imajinatuz. Zuzendaritza: Maru Solores
La pescadilla que se muerde la colaItsasgizon bat, bi ahizpa, guraso gogaituak. Portuko auzoan, udaldiak ez du inolako interesik Ismael bezalako haur batentzat. Baina egunerokotasunaren azpian sekretu handiak aurki daitezke batzuetan. Zuzendaritza: Txema Matías
Tercero BBerandu da atzera bueltatzeko. Gizona, 40 urtekoa, bajua. Emakumea, Irene, pixka bat gazteagoa, 42 neurrikoa. Norgehiagoka hasi da. Bitxiena da ez direla etxe horretara joan elkarri aurre egiteko. Baina bien errua da egoera hori sortu izana. Bada biek ezagutzen duten sekretu bat eta ezin daitekeena kanpora atera. Ez, ekidin ahal badute behintzat... Zuzendaritza: Jose Mari Goenaga
TerminalAutobus gidari batek sarritan ikusi ohi zuen neska “yonki” bat hil egin duelako susmoa du. Eta damu zaio hari lagundu ez izana. Baina handik gutxira neska bizirik agertzen da... Zuzendaritza: Aitzol Aramaio
TopekaHerri txiki bateko gizonek bertako plazan zirkulo bat osatzen dute. Zirkuloaren erdian, bi ahari burrukan ari dira... Zuzendaritza: Asier Altuna
Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca
KIMUAKC/ Sancho el Sabio, 17 - trasera20010 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Spain)
: +34 943 115 511 +34 639 775 104fax: +34 943 469 998kimuak@filmotecavasca.com