ÁMÁRInes Indiara doa, azken urteotan erietxe psikiatrikoan bizi den bere lagun Ámár-i bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, baita lagunari itzultzeko egin zion promesa ere. Zuzendaritza: Isabel Herguera
Ines Indiara doa, azken urteotan erietxe psikiatrikoan bizi den bere lagun Ámár-i bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, baita lagunari itzultzeko egin zion promesa ere.
ArtaldeHirian galduta dabil artzai bat, bere artaldearen bila. Haren deiek hiritar batzuen arreta erakarri eta atzetik joatea erabakiko dute. Zuzendaritza: Asier Altuna
Daisy CutterDaisy Cutter filmak hamar urte eskaseko neskato baten istorioa kontatzen du. Zaira du izena eta, beste askok bezala, gerraren injustizia jasan behar du bere ikuspegi samur eta xalotik. Zairak, egunero, bitxiloreak biltzen ditu lagun batentzat, haren falta sentitzen baitu; ez du laguna ahaztu nahi, ez du galdu nahi... Zuzendaritza: Enrique García Rubén Salazar
Exhibition 19Exhibition 19 erretratu anizkuna da, alde batetik, sormenaren eta profesionaltasunaren exijentzietan oinarritutako mundu batean beren ikonografia propiorik ez duten emakumeena eta, bestetik, mundu horren barrualdea eratzen duten tokiena. Zuzendaritza: Alaitz Arenzana Maria Ibarretxe
La Gran Carrera1914. urtea Lasarteko hipodromoak lasterketa ikusgarri bat iragarri du: inoiz ikusi ez den saria eramango du zaldi irabazleak. Munduko zortzi zaldi eta behor onenek eman dute izena. Kontinente guztietatik etorritako zaldizale eta apustugileak bildu dira lasterketa handiaren sonak erakarrita: Milioi Erdiko Sari Handia. Zuzendaritza: Kote Camacho
KhoroshoAndro eta Beka berriro elkartzen direneko istorioa da Khorosho. Armadako kide ohi horiek, oroitzapen txar ugari, kontzientzia txarra saskika eta konta ezin ahala zigarro partekatzen dituzte. Zuzendaritza: Miguel Ángel Jiménez
Un Novio de MierdaLau hilabete elkar ikusi gabe igaro ondoren, neska bat bisitatuko du senargai ohiak. Zuzendaritza: Borja Cobeaga
Ondar ahoakAtunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen, Kantauri itsasoan elikatze etapa aktiboa amaitu ondoren. Urtaro horiek grabatuta geratzen dira atunaren gorputzean, eraztunak osatuz: marka ilunak geratzen zaizkie elikatu ez diren sasoian. Zuzendaritza:
PremioPilar eta Manuel ospakizun giroko gau glamourtsu baterako prestatu dira. Hala izan behar zukeen. Baina denbora luzetxo daramate beren harremana alfonbra gorriaren azpira erratzaz bultzatzen... Zuzendaritza: León Siminiani
Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca
KIMUAKC/ Sancho el Sabio, 17 - trasera20010 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Spain)
: +34 943 115 511 +34 639 775 104fax: +34 943 469 998kimuak@filmotecavasca.com