MáquinaA través del dolor y el desconcierto, una chica descubre su nueva naturaleza y encuentra el camino para alcanzar la armonía perdida. Zuzendaritza: Gabe Ibáñez
... Ya no puede caminarAita Pacheco hezten ari da zomorroek ematen dioten nazka gainditzeko. Zuzendaritza: Luis Alejandro Berdejo
Tercero BBerandu da atzera bueltatzeko. Gizona, 40 urtekoa, bajua. Emakumea, Irene, pixka bat gazteagoa, 42 neurrikoa. Norgehiagoka hasi da. Bitxiena da ez direla etxe horretara joan elkarri aurre egiteko. Baina bien errua da egoera hori sortu izana. Bada biek ezagutzen duten sekretu bat eta ezin daitekeena kanpora atera. Ez, ekidin ahal badute behintzat... Zuzendaritza: Jose Mari Goenaga
BelarraEmakume bat dutxatik atera, jantzi eta, bere semea besoetan duela, baserri alboko belardira ateratzen da, saski batetan dauden maindireak eguzkitan lehor daitezen zintzilikatzera. Urrutian, gizon bat dabil segaz belar luzea mozten. Bapatean, saski batetan eserita zegoen haurra altxatu eta belardian barneratzen da... Zuzendaritza: Koldo Almandoz
7:35 De la mañanaGoiz batean, emakume batek zerbait arraroa antzematen du egunero gosaltzen duen tabernan: gainerako bezero guztiak eta zerbitzariak isilik daude. Guztiak zorura begira daude. Inork ez du gosaria ukitzen. Bat-batean, abesti bat entzuten da. Zuzendaritza: Nacho Vigalondo
Éramos pocosEmazteak utzi eta gero, Joaquínek, semearen laguntzarekin, amaginarreba zaharren egoitzatik ateratzea erabaki du etxeko lanak egin ditzan. Zuzendaritza: Borja Cobeaga
Los ojos de AliciaAndrea hutsik dagoen gela batean esnatu da, eskuak lotuta eta begiak estalita dituela. Altxatzen saiatzean, telebista bat piztuko da eta pantailan berari hitz egiten ari zaion emakume bat agertuko da. Zuzendaritza: Ugo Sanz
La primera vezBegoña zaharra eta birjina da. Heriotza gertutik ikusten hasten denean, prostitutu bat, Daniel, kontratatzea erabakitzen du sexuaren aurrean sentitzen duen jakinmina asebete nahian, mundu guztiaren ahotan entzun baitu sexua zoragarria dela. Baina hau ez da lan erraza izango Danielentzat. Zuzendaritza: Borja Cobeaga
TopekaHerri txiki bateko gizonek bertako plazan zirkulo bat osatzen dute. Zirkuloaren erdian, bi ahari burrukan ari dira... Zuzendaritza: Asier Altuna
El tren de la brujaGizon batek akuri gisa eskaini du bere burua muturreko beldur-ikarazko egoeretan giza jokabidea aztertzeko asmoz egingo den esperimentu baterako. Esperimentua jasaten badu, horren truke diru kopuru handia jasoko du. Baina, posible al da guztia gezur hutsa besterik ez dela aldez aurretik dakien norbait ikaratzea? Zuzendaritza: Koldo Serra
SintoníaKontua ez da elkarrizketa luzeak izatea, kontua ez da elkarrekin urteak bizitzea. Batzuetan, pasadizoko leku batean, minutu gutxi batzuetan, norbaitekin konekta dezakezu. Zuzendaritza: Jose Mari Goenaga
Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca
KIMUAKC/ Sancho el Sabio, 17 - trasera20010 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Spain)
: +34 943 115 511 +34 639 775 104fax: +34 943 469 998kimuak@filmotecavasca.com