SOROA

- -

Zuzendaria Asier Altuna

Lur elkorra, eguzkia, haizea.
Prozesio batek paisaia zeharkatzen du.
Beren otoitzen oihartzunak euria dakar.

Zuzendaria

ASIER ALTUNA

Bergara, 1969. Hainbat film luzetan teknikari lanetan aritu ondoren, zuzendaritzari heldu zion Telmo Esnalekin batera, eta biek batera idatzi eta zuzendu zituzten Txotx eta 40 ezetz film
laburrak, Aupa Etxebeste! film luzea eta Brinkola telebista-seriea. Berak bakarrik lau film labur (Topeka, Sarean, Artalde eta ZelaTrovke) eta Bertsolari film luze dokumentala idatzi eta
zuzendu ditu, guztiak nazioarteko zinemaldietan aurkeztu dira eta sari ugari irabazi dituzte. 2008an Txintxua Films produkzio-etxea sortu zuen eta fikziozko film luze bat ari da produzitzen
gaur egun, berak landutako gidoi batekin eta bere zuzendaritzapean.