Miguel Ángel Jiménez
Madril, 1979. 1999an Zuzenbide karrera bertan behera utzi eta zinemako argazkigintza ikasi zuen. 2003. urtean egin zuen lehenengo film laburra, Las huellas, Aki Kaurismäki ekoizle zuela. Zenbait urte batez ere telebistan lanean eman ondoren, 2007an Kinoskopik S.L.L. sortu zuen beste hiru bazkiderekin eta Días de El Abanico dokumental luzea egin zituen. 2009ko irailean, Donostia Zinemaldian (Zabaltegi sailean) estreinatu zen fikziozko bere lehen film luzea, Ori. Pelikula honekin jaso zuen Lehendabiziko Film Onenaren saria Tetuaneko Mediterraneoko Zinemaren Jaialdian. Orain, bigarren film luzea prestatzen ari da: Chaika.
Zuzendariaren filmografia
2003 Las huellas (35 mm, 24 min. Fiction)
2008 Días de El Abanico (HD, 85 min. Documentary)
2009 Ori (4K, 80 min. Fiction)
2010 Khorosho (4K, 20 min. Fiction)