RAZIELEN ITZULERA

- -

Zuzendaria Koldo Almandoz

Jainkoak bere irudira eginiko gizona paradisutik bota zuenean, gizonaren beldurra eta bakardadea ikustean, Raziel aingerua bidali zuen hura laguntzera.

Zuzendaria

KOLDO ALMANDOZ

Donostia, 1973. Diletante profesionala. Azken 25 urteetan, filmak egiten aritu da. Film horiek Cannesko Semaine de la Critique, Rotterdam, Donostia, ZINEBI, Gijón, BAFICI, Festival dei Popoli eta beste hainbat jaialditan hautatu eta saritu dituzte. Besteak beste, kazetari aritu zen, The Balde aldizkaria zuzendu zuen, Punto de Vista jaialdiko programatzailea izan zen, irratsaioak egin ditu, eskolak ematen ditu eta liburuak argitaratzen ditu Farmazia Beltza argitaletxean. Ingalaterrako Cloud Appreciation Society erakundeko kidea da.