TXOTX
- -
Zuzendaria Asier Altuna , Telmo Esnal
Euskal Herri sakoneko sagardotegi batean, zurrut-giroan bildutako lagun talde batek ingurune berezi hartako alde iluna ezagutuko du.
Euskal Herri sakoneko sagardotegi batean, zurrut-giroan bildutako lagun talde batek ingurune berezi hartako alde iluna ezagutuko du.
Bergara, 1969. Hainbat film luzetan teknikari lanetan aritu ondoren, zuzendaritzari heldu zion Telmo Esnalekin batera, eta biek batera idatzi eta zuzendu zituzten Txotx eta 40 ezetz film
laburrak, Aupa Etxebeste! film luzea eta Brinkola telebista-seriea. Berak bakarrik lau film labur (Topeka, Sarean, Artalde eta ZelaTrovke) eta Bertsolari film luze dokumentala idatzi eta
zuzendu ditu, guztiak nazioarteko zinemaldietan aurkeztu dira eta sari ugari irabazi dituzte. 2008an Txintxua Films produkzio-etxea sortu zuen eta fikziozko film luze bat ari da produzitzen
gaur egun, berak landutako gidoi batekin eta bere zuzendaritzapean.
Zarautz, 1966. Zuzendari laguntzaile bezela aritu ondoren, bere lehen lanak jorratzen hasi zen Asier Altunarekin batera. Azken boladan bakarrik egitera ere ausartzen da.
Urtea | Izenburua | Iraupena | Generoa |
---|---|---|---|
1998 | Txotx | 15:00 | Fikzioa |
1999 | 40 ezetz | 14:00 | Fikzioa |
2002 | Topeka | 3:30 | Fikzioa |
2006 | Sarean | 4:00 | Fikzioa |
2010 | Artalde | 8:06 | Fikzioa |
2013 | Zela Trovke | 13:15 | Dokumentala |
2014 | Soroa | 13:00 | Fikzioa |
2005 | Aupa Etxebeste! | 1:35:00 | Fikzioa |
2009 | Refugio en el arte | 10:00 | Dokumentala |
2011 | Bertsolari | 1:30:00 | Dokumentala |
2015 | Amama | 1:43:00 | Fikzioa |
Urtea | Izenburua | Iraupena | Generoa |
---|---|---|---|
1998 | Txotx | 15:00 | Fikzioa |
1999 | 40 ezetz | 14:00 | Fikzioa |
2007 | Taxi? | 5:00 | Fikzioa |
2009 | Amona Putz! | 9:00 | Fikzioa |
2005 | Aupa Etxebeste! | 1:35:00 | Fikzioa |
2007 | Igartubeiti | 10:00 | Dokumentala |
2007 | Asedio. Koldobika Jauregi | 25:00 | Dokumentala |
2011 | Unte berri on, amona! | 1:47:00 | Fikzioa |
2012 | Hamaiketakoa | 4:00 | Fikzioa |