HARAGIA

- -

Zuzendaria Begoña Vicario

Desagertuez hitz egiten dugunean, heriotza birtual batez, gorputzik gabeko heriotza batez hitz egin ohi dugu. Baina pertsonei betirako agurra egin ahal izateko, pertsona horien hilotza, gorpua ikusi behar dugu.

Zuzendaria

BEGOÑA VICARIO

Caracas 1962. Arte Ederretan lizentziatua, egun fakultate bereko irakaslea da. 80. hamarkadan Moscuko Pilot ekoizpen-etxean egindako egonaldian izan zuen mugimendua sortzen ikasteko aukera.

Bizkaira itzultzean, animazio tradizionala eta esperimentala ikasi zituen eta Geroztik ere (1993), bere lehen film laburra zuzendu zuen. Esperientzia horrek bere obra ekoiztera bultzatu zuen, eta hala, 1996an Zureganako grina eta Pregunta por mí egin zituen, azken honekin Goya Saria eskuratuz.

Hainbat artikulu argitaratu ditu eta baita Euskal Herriko animazio esperimentalaren gaineko liburu bat ere, doktoretza-tesian jorratu zuen gaia, hain zuzen.