AIZEA, CITY OF WIND

- Aizea, haizearen hiria -

Zuzendaria Ione Hernández

Aizea, haizearen hiria, irudimenezko leku bat da. Bertan, elementu errealak errealismo magikoari dagozkion horiekin nahasten dira. Aidak, istorioaren protagonistak, bere herrixkako tradizioarekin hautsi du atzerritar batekin ezkontzean. Jainkoek eta herrian igartzen den beldurrak haize-bolada izugarria sorrarazten dute Aida ezkontzen den egunean, eta gertakari horren eraginez haizeak eramaten du senarra. Protagonista pazientzia handiz senarra noiz agertuko zain, bere semea Raúl aingeruz betetako mundu magiko eta errugabe batean murgilduta, eta atzerritar baten ezusteko agerraldia, horrek guztiak, marmarrean etengabe ari da haizearekin batera, erronka joko die lehenaldi itogarri batean bizitzeko, pertsona horien patua aldatzeraino.

Zuzendaria

IONE HERNÁNDEZ

EHUan kazetaritzan lizentziatu ostean, Bordelen komunikazio ikasketak egiteko beka bat lortzen du. 1994an Los Angelesera doa zinema zuzendaritza master bat egitera, eta bueltan Alicia Produce, Julio Medemen ekoizpen etxean sartzen da. Film laburren zuzendaritza bideo korporatiboen eta publizitate-kanpainen errealizazioarekin konbinatzen du. Hiru mikro-antzerki pieza ere zuzendu ditu.