EL AIRE QUE RESPIRO

- Arnasten dudan airea -

Zuzendaria Sara Bilbatua

Angela bat-batean iratzarri da bere loaldi atseginetik. Lan-jarduna amaitu eta gero, parke batera joan da lasaitasun bila, baina, han, esertze hutsa ere arazo zen. El aire que respiro filmaren haria etendako loa berriz sorrarazteko Angelak duen obsesioa da, eguneroko errealitate sinple, zentzugabe eta pizgarririk gabeari ihes egiteko obsesioa.

Zuzendaria

SARA BILBATUA

Eibar, 1958. Sara Bilbatua espainiar estatuko casting-zuzendari ezagunenetarikoa da. Hable con ella, Todo sobre mi madre, Lucía y el sexo edo Los amantes del Círculo Polar bere filmografiako izenburu gutxi batzuk besterik ez dira. El aire que respiro zuzendari eta gidoilari gisa egin duen lehen film laburra da.