LIMONCELLO

- -

Zuzendaria Luiso Berdejo , Borja Cobeaga , Jorge Dorado

Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldea. Edozein herrixka. Lo hartzeko arazoak izaten dituen predikatzaile bat -A Good Man-. Neska bat eta atzeratu bat mapa baten bila -Dio vi benedica a tutti-. Bere burua inoiz garbitzen ez duen sheriff bat -Río Puerco-. Hautsa, odol lehorra, zaldiak, askak, pistolak, ile zikinak, izerdia... Hiru western.

Zuzendaria

LUISO BERDEJO

Donostia, 1975. Haurtzaroa Donostiako Amara auzoan pasatu zuen, patinatzen, telebistan jartzen zituzten making of-ak ikusteak eragiten zion urduritasuna gainditzen saiatuz.

BORJA COBEAGA

Donostia, 1977. Telebistako lana (Vaya Semanita saioan, esaterako) eta filmen zuzendaritza tartekatzen ditu. Bere film laburrek ehun saritik gora eskuratu dituzte, zeintzuen artean Éramos pocos lanaren Oscarretarako hautagaitza eta La primera vez filmaren Goyatarako hautagaitza nabarmentzen diren. Pagafantas eta No controles luzeak zuzendu ditu eta Amigos eta Ocho apellidos vascos filmetako gidoien egilekidea da.

Arsénico PC eta Sayaka Producciones Audiovisuales produkzio-etxeen bazkide da, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Koldo Serra eta Nacho Vigalondorekin batera.

JORGE DORADO

Madril, 1976. Orain arte 35 mm-tan egindako 6 film labur zuzendu ditu, eta 50 sari baino gehiago lortu dituzte aipatutako film horiek. La guerra (Gerra) fikziozko film labur onenerako proposatu zuten Goya Sariak 2007n. Gaur egun publizitate-errealizadore gisa egiten du lan.