Madril, 1970. Film laburren esparruan egin duen ibilbidea 150 sari baino gehiago lortu dituzten dozena bat filmek bermatzen dute. Hauek, besteak beste, Goya sarietan nominazio bat izan dute (Exprés – Espres), eta Oskarren aurretiko hautaketan (Física II – Fisika II) eta Veneziako Mostrako sail ofizialean (La culpa del alpinista – Alpinistaren errua) egon dira.
Film luzeen esparruari dagokionez, estreinaldia Azul Oscuro Casi Negro (Urdin iluna, ia beltza) film luzearekin egin zuen. 50 sari lortu zituen mundu osoko jaialdietan eta 3 Goya sari ere jaso zituen. 2009an bere bigarren film luzea estreinatu zuen, Gordos, eta 2010ean Primos lana zuzendu zuen.
Orain bere laugarren filma zuzentzen dihardu, La gran familia española.