Donostia, 1974. Kazetaritza eta publizitate ikasketak burutu zituen EHUn, eta zinema ikasketak Saroben eta San Diegon (AEB). 2001ean, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen lau lagunekin batera. Bertan, zuzendari eta/edo gidoilari aritu da ikus-entzunezko hainbat proiektutan.
Donostia, 1971. Bideojokoen diseinugile grafikoa. Ikus-entzunezko ezagutza osagarria bereganatu zuen Larrotxene Kultur-etxeko zine eta bideo ikastaroetan. Ordutik, hainbat ekoizpenetan muntatzaile eta grafista lanak egin ditu, eta Asämara, Autorretrato eta Tras los visillos film laburrak zuzendu ditu.