MARISA

- -

Zuzendaria Nacho Vigalondo

Emakume guztiak dira Marisa, baina Marisa bat bakarra da.

Zuzendaria

NACHO VIGALONDO

Cabezón de la Sal, 1977. Idatzi, zuzendu eta antzeztu zuen 7:35 de la mañana film laburrarekin, Estatuko zein nazioarteko 60 sari baino gehiago lortzeaz bat, film labur onenaren sarirako hautagai izatea lortu zuen bai Europako Zinema Akademiaren sarietan bai Hollywoodeko Oscar sarietan. Egun, proiektu zinematografikoak publizitate munduko errealizazioarekin uztartzen ditu, bai eta antzerkian, irratian eta telebistan gidoilari eta antzezle gisa egiten dituen lanekin ere.