ÁMÁR

- -

Zuzendaria Isabel Herguera

Ines Indiara doa, azken urteotan erietxe psikiatrikoan bizi den bere lagun Ámár-i bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, baita lagunari itzultzeko egin zion promesa ere.

Zuzendaria

ISABEL HERGUERA

Donostia, 1961. Animaziozko ekoizpen-lanak eta irakaskuntza aldizkatzen ditu. Artelekuko Irudi Mugikorren Laborategiko jarduerak koordinatzen ditu. Horrez gain, irakaslea da Indiako National Institute of Design ikastegian, Ahmedabad hirian.