DAISY CUTTER

- -

Zuzendaria Enrique García , Rubén Salazar

Daisy Cutter filmak hamar urte eskaseko neskato baten istorioa kontatzen du. Zaira du izena eta, beste askok bezala, gerraren injustizia jasan behar du bere ikuspegi samur eta xalotik. Zairak, egunero, bitxiloreak biltzen ditu lagun batentzat, haren falta sentitzen baitu; ez du laguna ahaztu nahi, ez du galdu nahi...

Zuzendaria

ENRIQUE GARCÍA

Madril, 1971. Freiburg-eko (Alemania) Albert Ludwig Unibertsitatean Informatikan lizentziatua.Beste bazkide batzuekin batera, 2004an Silverspace sortu zuen, 3Dn eta efektu berezi digitaletan espezializatutako ekoizpen etxea. Perpetuum Mobile opera primarekin nazioarteko hogei bat sari, 2008ko Goyarako izendapen bat eta 2009ko Oscarretarako izendapenetarako hautagaitza bat eskuratu zituen.

RUBÉN SALAZAR

Gasteiz, 1975. EHUn Arte Ederrak (Ikus-entzunezkoak) egindakoa. Diseinatzaile grafiko gisa egin du lan argitaletxeetan eta publizitate agentzietan. Silverspace Gasteizko ekoizpen etxea sortu zuen 2004an beste bazkide batzuekin batera, eta gaur egun zuzendaritza, produkzio zuzendaritza eta postprodukzio prestakuntza lanetan dihardu bertan.