KHOROSHO

- Dena ongi -

Zuzendaria Miguel Ángel Jiménez

Andro eta Beka berriro elkartzen direneko istorioa da Khorosho. Armadako kide ohi horiek, oroitzapen txar ugari, kontzientzia txarra saskika eta konta ezin ahala zigarro partekatzen dituzte.

Zuzendaria

MIGUEL ÁNGEL JIMÉNEZ

Madril, 1979. Udako opor batzuetan, Valladoliden zinemarekin primeran pasatu ondoren, Zuzenbidea utzi eta Kamera eta Argazkia ikastea erabaki zuen eta 2001ean, Aki Kaurismäkiren laguntza lortu zuen bere lehen film laburra filmatzeko.
Bilbon telebistan lanean urte batzuk eman ondoren, Kinoskopik sortu zuen 2007an Gorka Gómezekin eta beste hiru tiporekin. Egun, bizirauten eta noizean behin filmatzen saiatzen da. Sumendia izeneko film luzea (aurre-produkzioan) izango da bere azken aukera.