LA GRAN CARRERA

- Lasterketa handia -

Zuzendaria Kote Camacho

1914. urtea. Lasarteko hipodromoak lasterketa ikusgarri bat iragarri du: inoiz ikusi ez den saria eramango du zaldi irabazleak. Munduko zortzi zaldi eta behor onenek eman dute izena. Kontinente guztietatik etorritako zaldizale eta apustugileak bildu dira lasterketa handiaren sonak erakarrita: Milioi Erdiko Sari Handia.

Zuzendaria

KOTE CAMACHO

Oiartzun, 1980. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, eta Madrilen eta Londresen lan egin ondoren, bere jaioterrira itzuli zen.
Marrazkilaria, errealizadorea eta, batez ere, animatzailea, gaztetatik artisau-teknikekin eta teknika digitalekin esperimentatzen du modu autodidaktikoan. Komikiak argitaratu zituen Napartheid-en eta storyboardak marraztu ditu Julio Medem, Juan Carlos Fresnadillo (28 Weeks Later, 2007) eta Juanjo Elordirentzat (Gartxot, 2011).
Errealizadore gisa, La gran carrera (2010) ikusizko eta narraziozko esperimentuarekin ezagutarazten da. Lan hau Kimuak-en hautatua eta EFA sarietarako izendatua da. Elkartea (2013) drama soziala Clermont-Ferranden hautatutako euskarazko lehen filma da. Don Miguel-ekin (2014) animazioaren eta bideoaren arteko teknika original bat estreinatzen du, etorkizuneko film luzeen proiektuetarako garatuko duena. Beste artista eta animatzaile batzuekin batera ere esperimentatu du Hauzkena Taldean, elkarlanean egindako Beti bezperako koplak (Kimuak 2016) eta Areka (Kimuak 2017) film laburretan. Bere animazioak Julio Medem (Caótica Ana, 2007), Lander Camarero (Nuestro Viejo y el Mar, 2017), Thomas Horat (Die Rückkehr der Wölfe, 2019), Oier Aranzabal (Margolaria, 2018) eta Ritxi Lizartza (Apaiz Kartzela, 2021) zinegileen filmetan ere integratzen dira. Txillardegiren Klika (2019), euskal kulturaren mugimendua piztu zuen hizkuntzalari garrantzitsuari buruzko dokumentala ere idatzi, ekoitzi eta zuzendu du.