ONDAR AHOAK

- -

Zuzendaria Angel Aldarondo

Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen, Kantauri itsasoan elikatze etapa aktiboa amaitu ondoren. Urtaro horiek grabatuta geratzen dira atunaren gorputzean, eraztunak osatuz: marka ilunak geratzen zaizkie elikatu ez diren sasoian.

Zuzendaria

ANGEL ALDARONDO

Donostia, 1975. Das parfum (Perfumea) liburuko protagonista bezala, arrain artean jaio zen mundura; horregatik ez zuen arrainik probatu hamasei urte bete arte. Lehenik seme eta orain ikus-entzunezkoetako gizon-orkestra, berak jakin gabe, Hommer J. Simpson imitatzen ahalegindu da: hainbat ofizio pasatu ditu inon betikotu gabe. Haren bazkide eta, hala ere, lagun Koldo Almandozek du, batik bat, Angelen lan-eskizofrenia hasi berriaren errua. 35 urterekin ohartu da hainbeste zeregin eta horren desberdinak egiteak ondorio txarrak ekar diezazkiokeela, hala fisikoak nola burukoak. Hala ere, oso ongi daramala dio.