BEERBUG

- Baten bat Joeren garagardoak lapurtzen ari da, eta ez dio batere graziarik egiten -

Zuzendaria Ander Mendia

Joek errepide ertzeko gasolindegi batean lan egiten du. Egun batez, garagardo bat hartzeko atseden hartzea erabakiko du. Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio muturraren aurrean.

Zuzendaria

ANDER MENDIA

Getxo, 1978. Arte Ederretan lizentziatua EHUn, hiru dimentsioko animazio-aren alorreko masterra ere badauka. Ibilbide profesionala bere espezialitatearen inguruan garatu du: animazioaren eta grafismoaren inguruan, alegia. Baleuko ekoizpen-etxean aritu da lanean 2001etik proiektu honekin hasi zen arte; modelatze sailaren arduraduna gisa, eta hainbat proiektutan moldatzaile eta animatzaile gisa jardun du. Katue ekoizpen-etxea sortu zuen 2010ean, bere proiektuak garatzeko.