Bilbo, 1981. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, gidoilari, zuzendaritza-laguntzaile eta muntatzaile gisa lan egiten du batez ere. Offtopik produkzio-etxea sortzen du Iñigo G. Quesada sindikalistarekin batera; egun lehen fundatzailea nor izan zen eztabaidatzen jarraitzen dute. Eztabaida honen ondorioz Pressure Filmak jaiotzen da, fikziozko adarra. What About Columbus dokumental analitikoa da zigilu honen pean egindako lehen lana, aktibismoaren gaineko bi ikuspegi erabat ezberdin islatzen dituzten A Political Story eta A Serious Comedy film laburrek jarraituta.