DEMOCRACIA

- Demokrazia -

Zuzendaria Borja Cobeaga

Enpresa bateko kudeatzaileak plan ausart bat proposatuko du langileak adoretzeko.

Zuzendaria

BORJA COBEAGA

Donostia, 1977. Telebistako lana (Vaya Semanita saioan, esaterako) eta filmen zuzendaritza tartekatzen ditu. Bere film laburrek ehun saritik gora eskuratu dituzte, zeintzuen artean Éramos pocos lanaren Oscarretarako hautagaitza eta La primera vez filmaren Goyatarako hautagaitza nabarmentzen diren. Pagafantas eta No controles luzeak zuzendu ditu eta Amigos eta Ocho apellidos vascos filmetako gidoien egilekidea da.

Arsénico PC eta Sayaka Producciones Audiovisuales produkzio-etxeen bazkide da, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Koldo Serra eta Nacho Vigalondorekin batera.