HOTZANAK, FOR YOUR OWN SAFETY

- Esan nion zinemagilea nintzela… -

Zuzendaria Izibene Oñederra

Esan nion zinemagilea nintzela… eta ezer ez da aldatu. Bazterretan barrena doa arima erratua, inoiz seguru, inoiz bere buruaz etsita. Gorputza, ordea, gorputza bada: eta da eta da eta da eta ez dauka non.

Zuzendaria

IZIBENE OÑEDERRA

Azkoitia, 1979. Arte Ederretan lizentziatua, eskuz egindako animazio filmen sortzailea eta ekoizlea da, besteren proiektuetan ere parte hartu izan duelarik. Hezurbeltzak, una fosa común bere lehenengo filmak, sari ugari eskuratu ditu nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan. Donostiako Arteleku gunean zinema garaikidean oinarritutako jardunaldiak antolatzen dituen MAPA kolektiboko kidea da. Egun animazioaren irakaskuntzan dihardu, antiheroiaren irudiaren inguruko tesia prestatzen duen bitartean.