SAILOR'S GRAVE

- Marinelaren hilobia -

Zuzendaria Colectivo / Kolektiboa / Collective

Naufragio baten laztura, ahaztutako itsasargi baten kanpaiak eta itsasoaren joan-etorria baliatu dira itsasoaren inguruko ipuin hau osatzeko. Sailor’s Grave tailer baten emaitza da. Hain zuzen ere, hilotz dotorearen jolasean oinarritutako lan-metodoa jarraitzen da, hau da, sortze-mekanismo kolektibo batean datza eta parte-hartzaileek batak bestearen marrazkiak manipulatzen dituzte, modu horretara intuiziozko eta ezusteko narrazio bat osatuz.

Zuzendaria

COLECTIVO / KOLEKTIBOA / COLLECTIVE

Vuk Jevremovic, Carlos Santa, Cecilia Traslaviña, Juan Camilo Gonzalez, José Belmonte, Isabel Herguera, Wang Liming, Cheng Kemei, Richard Reeves, Koldo Almandoz.


Hainbat diziplinatako 10 artistek parte hartzen dute itsasoaren inguruko proiektu kolektibo honetan. Bakoitzak animazio-tailer bat zuzentzen du eta mundu osoko hainbat arte-zentrotan batera garatzen da aipatutako tailerra.