BETI BEZPERAKO KOPLAK

- -

Zuzendaria Ageda Kopla Taldea

Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere.
Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

AGEDA KOPLA TALDEA

Bego Vicarioren koordinaziopean egindako film labur hau, hogei euskal artista gazteren artean zuzendutako sortze-lan kolektiboa da. Bertso-estrofak eta haien arteko trantsizioak artista guztien artean banatuta, oso teknika ezberdinekin egindako piezak batzen dira filman.
Guztien artean, ordea, eta koplen musika eta erritmoei esker, batasun formal eta narratibo iradokitzailea lortzen da, bertsoei indar eta sakontasun berria emanez.

Bego Vicario, Ibon Markaida, Kote Camacho, Arrate López Apellániz, Izibene Oñederra, Mariñe Arbeo, Oihana Leunda, Aitor Oñederra, Ximon Agirre, Jon Zurimendi, Xara Agirre, Irantzu Yaldebere, Andere Molinuevo, Iosune Etxarte, Malen Amenabar, Naiara Zuria Mauleón, Zaloa Ipiña, Alots Arregi, Roberto Zabarte, Jon Munarriz.