IHESA

- -

Zuzendaria Alejandro Díaz Castaño

Maitanek Iosu senarrari sukaldean goiko solairutik datorren itogin bat dagoela esaten dionean, hark igotzea erabakitzen du, arazoa bizikideei azaltzera. Bisitaldiak, ordea, espero ez zituen sorpresak ekarriko dizkio Iosuri.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

ALEJANDRO DÍAZ CASTAÑO

Xixon, 1979. Urteak daramatza Donostian bizitzen. Kazetaritza zinematografikoan dihardu 2000z geroztik, eta egun Caimán, Cuadernos de Cine eta Rockdelux aldizkarientzat idazten du. Gainera, Sevillako Europar Zinema Jaialdiko programazio arduraduna da.