RENOVABLE

- Berriztagarria -

Zuzendaria Jose Mari Goenaga , Jon Garaño

Harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek elkar topatu dute berriz energia berriztagarrien inguruko kongresu batean. Taniak asko dauka Joseani esateko...

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

JOSE MARI GOENAGA

Ordizia, 1976. 2001 urtean, Moriarti Produkzioak ekoizpen enpresa sortu zuen beste lau lagunekin batera. Ordutik hainbat film luze, dokumental eta film labur idatzi, zuzendu eta ekoiztu dituzte produktora honetan. Egin dituzten filmak nazioarteko zine jaialdi askotan aurkeztu izan dira eta ehundaka sari jaso dituzte.

JON GARAÑO

Donostia, 1974. Kazetaritza eta publizitate ikasketak burutu zituen EHUn, eta zinema ikasketak Saroben eta San Diegon (AEB). 2001ean, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen lau lagunekin batera. Bertan, zuzendari eta/edo gidoilari aritu da ikus-entzunezko hainbat proiektutan.