LA FIEBRE DEL ORO

- Urre sukarra -

Zuzendaria Raúl de la Fuente

Cabo Delgadon (Mozambike), herritarren pobreziak eta lurpeko aberastasunak bateraezin izaten jarraitzen dute, ehunka meatzariren bizitza harrapatuz. Ba al dakizu beren lanaren araberakoa dela zure osasuna?

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

RAÚL DE LA FUENTE

Iruña, 1974. Zuzendaria, gidoilaria eta muntatzailea. Another Day of Life bere film luzeak 2018ko EFA sarietan eta 2019ko Goya eta Platino sarietan Europako animazioko film luze onenaren saria eta Donostia Zinemaldian Ikusleen saria eskuratu zituen, eta Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu zuten.
Egin dituen film laburren artean nabarmentzekoak dira Minerita (Film labur dokumentalaren Goya saria 2014an eta 2016ko Oscarretarako semi-finalista), La fiebre del oro eta Virgen negra.