NO ME DESPERTÉIS

- Ez nazazue esnatu -

Zuzendaria Sara Fantova

Bilbo, 2009. Jone nerabea DBHko 4. mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abertzaleko institutu batean. Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolta jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

SARA FANTOVA

Bilbo, 1993. 2013an, unibertsitate-ikasketak hasi zituen ESCACen (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eta handik bi urtera, zuzendaritza zinematografikoan espezializatu zen. 2018an graduatu zen No me despertéis Bilbon filmatutako film laburrarekin, esperientzia pertsonal batean oinarritua.