MEDVEDEK

- -

Zuzendaria Ainhoa Gutiérrez del Pozo

Esloveniako bi hartz emeren etorrerak Nafarroako Pirinioetako oreka irauliko du. Milioi bat urtez hartza Pirinioetako biztanlea izan zen, eta haren desagertzeak ingurua eraldatu zuen. Bisitari berri hauen presentziak iraganeko gatazkak azaleratuko ditu.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

AINHOA GUTIÉRREZ DEL POZO

Donostia, 1994. Arte Ederretan graduatua UPV/EHUn, 2017an. 2014-2015. ikasturtean, Mexikoko UNAMen unibertsitate-trukea egin zuen. Egun, Buenos Aireseko Zinema Dokumentaleko masterra ikasten ari da FUCen. Bere lehen film laburra, Amets(ak) eta Amerikarra(k), Gasteizko Cortada jaialdian estreinatu zen 2017an.
Zinema kritikak idazten ditu Argia aldizkarian.