DAR-DAR

- . -

Zuzendaria Paul Urkijo Alijo

Dar-dar euskal elezahar bateko deabru bat da, atzamarrak jaten dituena. Eta honela dio: «Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean».

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

PAUL URKIJO ALIJO

Gasteiz, 1984. Txiki-txikitatik, ikaragarri maite ditu zinema, ilustrazioa, literatura eta komikiak. Genero fantastikoa du gogokoen. Gainera, mitologiaren eta ipuin tradizionalen zale amorratua da. Idatzi eta zuzendu dituen film laburrek 100 sari baino gehiago irabazi dituzte Espainian eta nazioartean, eta 400 hautaketa baino gehiago munduan zehar. 2017an, Patxi Errementariaren euskal kondairan oinarritutako Errementari film luzearekin egin zuen debuta.