EHIZA

- . -

Zuzendaria Hauazkena Taldea

Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak Homenaje a Tarzán (Tarzani omenaldia) animaziozko film laburra egin zuen 1969an, zeinak «jarraituko du» hitz enigmatikoak zeuzkan bukaeran. Haren segida da “Ehiza”. Balerdiren proposamen estetikoari jarraitzen dio, baina hura inspiratu zuten filmen begirada kolonialistatik urrun, oraingoan gure errealitatearen gordintasuna islatzen da: jazarpena, indarkeria eta suntsiketa.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

HAUAZKENA TALDEA

Hauazkena Taldeak izen ezberdinekin lan egin duen artista taldea batzen du (Ageda Kopla Taldea, Atxur Taldea, Armintxe Taldea). 2016az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatearen esparruan lanean ari da Bego Vicarioren koordinaziopean. Proiektu bakoitzean lantalde ezberdina osatzen dute, baina helburua berbera izaten da beti: irudiarekin esperimentatzea, sortzea, eta prozesu horretan elkarrengandik ikastea.
Beti bezperako koplak (2016) eta Areka (2017) bezalako lanak egin ostean, Ehiza beren bosgarren film laburra da.