ZERUA BLU

- . -

Zuzendaria Lur Olaizola

1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

LUR OLAIZOLA

Donostia, 1988. Tabakalerako zinema departamentuko koordinatzailea eta Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea da. Zinegile gisa Xulia (2019) piezarekin hasi zen eta Hirugarren koadernoa proiektuan lanean ari da. “Hasieratik. Zinema feministaren historiak” zikloa programatzen du Tabakaleran eta Artiumen.