LANBROA

- . -

Zuzendaria Aitzol Saratxaga

Aita-alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta hurbilago dator.

Programatzaileek eta erosleek film labur osoa ikus dezakete ikusteko pasahitza sartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan zurea eskatzeko.

Zuzendaria

AITZOL SARATXAGA

Basoan eta Ziren film laburrak zuzendu ditu (FANT eta Caostica jaialdietan sarituak izan direnak), eta musikataldeen bideoklipak, Liher eta Las Selvas-entzat, esate baterako. Eta zuzendaritza-lanetan ez dabilenean, fikziorako soinu-bandak sortzen ditu (García y García eta La higuera de los bastardos dira aipagarrienak), eta DIT eta kolorista gisa ibiltzen da hainbat produkziotan.