


Urtero bezala, eta aurten bederatzigarrena izango dugu, udazkenarekin batera euskal film labur onenen uzta iritsiko zaigu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta Euskadiko Filmategiari esker. Zazpi «kimu» berrik hemen hasiko dute bidea, eta aurreko urtekoek lortutako arrakasta izango ahal dutela espero dugu. «Kimu» animatuak, dramatikoak, komikoak, esperimentalak dira, hainbat hizkuntzatan eginak edo hitzik gabekoak. Aspaldiko ezagunak zein izen berriak dituztenak. Euskal film laburrak, hain zuzen ere.
KIMUAK programa ospetsua izanagatik ere, eta jaialdi, telebista, banatzaile eta erosle asko zain eduki dituen arren, oraindik erronka askori dago aurre egin beharrean. Lehena, Euskadin eta kanpoan duen presentziari eustea, eta presentzia hori handitzea. Horretarako, eta, film laburren multzo berria ezagutu nahi duten pertsona guztien eskura jartzeko, beharrezkoa da eguneroko lan umila, etengabea eta handia. Hemen daude. Orain, istorio labur horien txanda da.
Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca
KIMUAK
C/ Sancho el Sabio, 17 - trasera
20010 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Spain)
: +34 943 115 511
+34 639 775 104
fax: +34 943 469 998
kimuak@filmotecavasca.com